Limacella illinita | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Limacella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Limacella illinita Maire, 1933 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus illinitus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Limacella illinita Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri gisa agertzen den arren, estaldura lirdingatsuak, ez du jateko gogorik ematen.
Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa; hasieran kanpai itxurakoa, gero ganbila erdian titi kamuts batekin. Zuria edo gris zurixka, okre kolorea du erdian. Likatsua, ertzean hondar lirdingatsuak ditu. Leuna.
Orriak: Libreak, bigunak, zuriak eta estu.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 4 eta 10 x 0,4 - 0,7 cm-koa. Likatsua, hauskorra; kapelaren kolore berekoa, eta noizbehinka hondar nabarmen samarrekin, eraztun antzeko lirdingatsu itxuran.
Haragia: Zurixka, mehea. Usain leuna du.[2]
Etimologia: Limacella terminoa "limax" hitzaren txikigarria da, eta barraskilo bare, esan nahi du: karpoforoaren itsaskortasunagatik da. Illinita epitetoa latinetik dator, koipez igurtzi, esan nahi duen "illinire" hitzetik. Kapela lirdingatsua duelako.
Erdipurdiko jangarria.[3]
Amanita zuri batzuekin nahas daiteke, lirdinga ugariagatik, oinaren oinarrian bolbarik ez duelako eta benetako eraztunik ere ez dagoelako, erraz bereizten da. Lepiota generokoetatik bereizten da, kapelan ez duelako batere ezkatarik.[4]
Udazkenean eremu menditsuetan. Ez da oso ohikoa.[5]
Europa, Ipar Amerika.