Lycogala epidendrum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Amoebozoa |
Klasea | Myxogastria |
Ordena | Liceales |
Familia | Enteridiidae |
Generoa | Lycogala |
Espeziea | Lycogala epidendrum Fries, 1829 |
Basionimoa | Lycoperdon epidendrum |
Lycogala epidendrum Enteridiidae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kontsumorako egokia, tamaina txikiagatik eta sendotasun gutxi duelako, sukaldean ezin da erabili.
Karpoforoa: 6 - 10 mm-ko diametroa duten esferak eratzen dira, gaztetan gorri-eskarlata kolore eder bat du, heltzen denean gris-buztin kolorera pasatuz.
Haragia: Gaztetan, gorri-eskarlata koloreko masa krematsu bat, heltzean arre koloreko hauts itxi batera pasatzeko.
Plasmidoa: Fruktifikazio "etaloide" bat da, hau da, gorputza peridio batean sartuta dago, eta esporangioak beren artean inolako bereizketarik gabe daude.[2]
Etimologia: Epidendrum epitetoa grekotik dator, gainean esan nahi duen "epi" hitzetik eta zuhaitz esan nahi duen "endron" hitzetik. Habitata egurraren gainean duelako.
Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Bere ezaugarriengatik ez dago nahasterik. Lycogala exiguum txikiagoa da.[4]
Udaberritik udazkenera, koniferoen egur usteletan. Ohikoa Euskal Herrian.[5]