Marasmio gurpiltxoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Marasmiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Marasmius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Marasmius rotula Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus rotula | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Marasmio gurpiltxoa (Marasmius rotula) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzarako interesik gabea bezala jotzen da, baina ez pozoitsutzat. Marasmius guztiak bezala lehortu daiteke eta berriro hidratatu. Lehortuta gorde daiteke.
Kapela: 0,5 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, erdian hondoratua, paraxutaren itxurakoa, kolorea, zuria, gris-zurbila edo krema zurbila du.
Orriak: Zabalak, zuriak edo kremak, berdinak, orritxorik gabe, oso zabal, oina inguratzen duen hodi txiki baten edo halako baten txertatzen direnak.
Hanka: Nahiko trinkoa, 3 - 7 cm luze eta,1 mm-ko diametrokoa, zurbila goialdean eta arre-beltzaxka beheko erdian.
Haragia: Mintzezkoa eta ia hutsala. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du. Rotula epitetoa berriz latinetik dator, gurpil txiki bat esan nahi duen "rotula" hitzetik. Oinaren inguruan duen diseinu zirkularragatik.
Ez du sukaldaritzarako baliorik, oso perretxiko txikia baita.[3]
Marasmiellus ramealis delakoarekin, naiz eta hau normalean txikiagoa den eta oina askoz motzagoa duen; baita Marasmius bulliardi espeziearekin ere, hau hostozabalen peziolotan edo nerbiotan hazten da eta sakonune ilunagoa du.[4]
Espezie oso arrunta da zuhaitz hostogalkorretatik eroritako adarren eta egur zatietan, udan eta azkenean.[5]
Europa, Ipar Amerika, Asiako iparraldea.