Marasmius cohaerens | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Marasmiaceae |
Generoa | Marasmius |
Espeziea | Marasmius cohaerens |
Banaketa mapa | |
Basionimoa | Agaricus cohaerens |
Marasmius cohaerens Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Kapela: 2 - 4 (4,5) cm-ko diametrokoa, hemisferiko-kanpai itxurakoa, gero ganbil-kanpai itxurakoa, azkenik lau-ganbila eta titi zabal batekin. Ertz mehea, laua, ildaskatua eta kapela baino zertxobait zurbilagoa, azal glabroa, matea, erradialki kizkurra, azkenik belusduna; arre-grisaxka koloretik beix-okrera, ilunagoa erdian eta ertzerantz argitzen.
Orriak: Zabal samar, sinuadotatik sublibreetara eta tartekatutako orritxoekin; zurixka-krema kolorekoetatik krema-horixketara eta ertz flokonoso ilunagoekin.
Hanka: 6 - 10 x 0,2 - 0,4 (0,6) cm-koa, luzea, zurruna, gogorra, zilindrikoa, zuzena edo bihurria, leuna, distiratsua, baina oinarria belusduna du, mizelio hori zurbilak eraginda; goialdean beix zurbil kolorea du, eta pixkanaka oinarrirantz iluntzen joaten da, arrexka-gorrixkaraino.
Haragia: Mehea, elastikoa, kolore zurixkakoa kapelan eta gogorra eta iluna oinean; usaingabea eta zapore gozokoa, baina gero desatsegina.[2]
Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du.
Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]
Marasmius torquescens delakoarekin nahas daiteke, honek oin argiagoa du, matea, pruinaduna eta inoiz ez distiratsua.
Bakarrik edo soropildu samar hazten da koniferoen edo hostozabalen basoetan.
Europa, Asiako ekialdea, Ipar Amerika