Morchella deliciosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Morchellaceae |
Generoa | Morchella |
Espeziea | Morchella deliciosa Fr., 1822 |
Morchella deliciosa Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ondo prestatuta jateko ona, baina gordinik toxikoa
Sinonimoak: Morchella conica var. deliciosa, Morilla deliciosa.
Kapela: Barnehutsa, 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, koniko-kamuts formakoa. Kolore askotarikoa izan daiteke: horixka-grisaxka, gris-arrautsa, gris-purpura, gris-arrosa, zahartzean belzteko joerarekin. Kanpoaldea horma lodiko albeolo adarkatuek osatzen dute, gutxi-asko forma irregularrean luzetara jarriak.
Hanka: Barnehutsa, oro har, kapela baino motzagoa, 3 eta 5 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa edo oinarrian lodixeagoa, zimurtasunekin edo ildoekin; hasieran zurixka, furfurazeoa, gero okre antzeko kolorekoa.
Haragia: Lodia, zurixka.[2]
Etimologia: Morchella terminoa "morchel" hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik. Deliciosa epitetoa berriz latinetik dator, gozoa esan nahi duen "deliciosus" hitzetik. Jateko ona delako.
Kozinatuta edo lehortua jateko ona, baina gordinik toxikoa.[3]
Morchella conica delakoarekiko desberdintasunak, mikroskopikoak baino ez dira. Morchella angusticeps eta Morchella elatoides espezieak habitat desberdinetan ateratzen dira.[4]
Oharra: Bere kapela koniko-kamutsagatik ezagutzen da eta gris argi kolorea duelako tonu arrosa edo purpurekin.
Uda-udazkeneko sutearen ondorengo udaberrian; basoetako soilgune belartsuetan edo haritzetatik edo pinuetatik hurbil dauden belardietan.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Peru, Europa, Japonia, Australia.[5]