Motzondo-belarri leuna | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Polyporales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Polyporaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Panus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Panus conchatus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus conchatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Motzondo-belarri leuna (Panus conchatus) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi zaila eta zapore desatsegina du.
Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Goitik ahurra da, ertza izurtua, inkurbatua eta lobulatua. Gaztetan kolore lila edo bioleta du eta zahartzean lehoi kolorekoa edo arrexka. Gainazala leuna eta ilegabea.
Orriak: Estu, estuak, meheak eta dekurrenteak. Perretxikoa gaztea denean, krema kolorekoak dira tonu biolazeoekin, ondoren zahartuaz okre antzeko kolorea hartzen duten.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Alboan, laburra, zaila, belusduna, kolore arre-morea du, zahartuaz zurbilduaz joaten da.
Haragia: Tinkoa, larrukara edo elastikoa, zurixka; normalean fruta usainekoa, nahiz eta batzuetan errefaua gogorarazten duen.[2]
Etimologia: Panus terminoa latinetik dator, eta tumorea, hantura, esan nahi du. Conchatus epitetoa ere latinetik dator, "concha" hitzetik.
Ez da jangarria.[3]
Panus rudis delakoarekin, baina honek kapelan ile tenteak ditu.[4]
Udan eta udazkenean. Enbor hiletan eta hostozabalen adarretan hazten da, batez ere Fagus, Populus eta Betula zuhaitzetan.[5]
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Australia, Papuasia, India, Japonia