Muki-sare hankanabarra | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius trivialis J.E.Lange, 1940 |
Muki-sare hankanabarra (Cortinarius trivialis) onddo espezie bat da. Ez da jangarria. Ohikoa Euskal Herrian.[1] Mixacium azpigenerokoa da, kapela eta oina likatsuak dituelako.
Kapela: 4 eta 9 cm arteko diametrokoa da, ia globo formakoa, ganbila, titi gutxikoa, gero laua eta muzilago askorekin. Hori-lehoi kolorea, arre-buztin kolorea isla olibekin edo arre-gaztaina erdian ilunagoa den koloreak ditu. Ertza leuna du eta, oinari, zuri lila koloreko gortina likatsu batez lotuta dago.
Orriak: Itsatsiak, hasieran zurbilak, gero herdoil kolorekoak, nahiko lodiak, ez oso estu, eta tarteka orritxoekin.
Hanka: Altua eta sendoa, oinarrian mehetua, muzilagodun gortina batekin, eta azal likatsu batez estalita, zurixka, hondo horiaren gainean ezkatetan zatikatzen dena.
Haragia: Trinkoa, sendoa, zurixka edo apur bat okrea.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Trivialis epitetoa latinetik dator, ohikoa esan nahi duen "trivial" hitzetik. Bere ugaritasunagatik.
Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Cortinarius mucifluus delakoarekin, honek kapela meheagoa, kanpai formakoa eta ertza ildaskatua du. Baita Cortinarius mucosus espeziarekin ere, hau ere oso likatsua da eta kaoba koloreko kapelarekin eta ertz laranjarekin.
Bere likatasunagatik ezagutzen da, bai kapelan, bai oinean, ildaskatu gabeko kapelaren ertza eta oinaren koloregabetze bereizgarriagatik.[4]
Udazkenean, nahiko ohikoa hostoerorkorren basoetan ; erretxinadunen basoetako goroldioetan ere aurki daiteke.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Iran, Mongolia, Kazakhstan, Japonia eta Himalaiako eremua.