Muki-sare marroia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius mucosus J.Kickx f., 1867 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus mucosus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Muki-sare marroia (Cortinarius mucosus) Cortinariaceae familiako onddo bat da.[1] Oso kalitate kaskarreko jangarria. Ez da gomendatzen kontsumitzea.
Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da eta ertzak ez ditu ildaskatuta. Azala leuna eta likatsua du, denbora lehorrean distiratsua, eta horixka edo arre-kaoba kolorekoa, argiagoa ertzetan.
Orriak: Itsatsi-eskotatuak, hasieran krema antzeko kolorekoak eta gero okre-kanela kolorekoak.
Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, pixka at mehetuaz oinarrian eta zuria, gortina zuri batean bilduta dago, eta gero eraztun bat osatzen du, azpian besokorik utzi gabe. Oso likatsua da.
Haragia: Zurbila, usain nabarmenik gabea, hasieran zapore gozoa du eta gero zerbait mina.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Mucosus epitetoa latinetik dator, muki, esan nahi duen "mucosus" hitzetik.
Kalitate kaskarreko jangarria da.[3]
Beste Cortinarius likatsu batzuekin nahas daiteke; adibidez: Cortinarius trivialis eta Cortinarius collinitus espezieekin.[4]
Udazkenean aurkitzen da koniferoen azpian, batez ere pinuen azpian.[5]
Ipar Amerika, Europa, Errusia.