Muki-sare orriurdina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius delibutus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Muki-sare orriurdina (Cortinarius delibutus) Cortinariaceae familiako onddo bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako balio.
Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, lehenengo ganbila eta gero lau-ganbila eta ertz meheekin. Azal leuna eta likatsua du eguraldi hezean, hori-urre kolorekoa, erdian tonu ilunagoak hartzen ditu.
Orriak: Itsatsiak, zabal samar, gaztetan kolore lila-urdinxka dute eta gero kanela kolorekoak.
Hanka: Zilindrikoa, baina oinarrian lodituta. Ez oso likatsua eta zurixkatik gris zurbil kolorera doana, goialdean urdinez tindatuak eta gortina zuri-horixka edo pixka bat more koloreko anuliforme batekin.
Haragia: Itxia, zurixka eta gero horixka, ez du usain nabarmenik.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Delibutus epitetoa latinetik dator, koipeztatua, hezea, esan nahi duen "delibutus" hitzetik. Onddo osoaren azalaren itxuragatik.
Ez da jangarria.[3]
Cortinarius lewisii, antzeko espeziea da.
Udazkenean, hostozabalen eta koniferoen baso hezeetan eta lurzoru zingiratsuetan. Batez ere urkien eta pagoen azpian.[4]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.