Mukiziza garuna | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Tremellomycetes |
Ordena | Tremellales |
Familia | Tremellaceae |
Generoa | Tremella |
Espeziea | Tremella encephala Willd., 1788 |
Mukiziza garuna (Tremella encephala) Tremellaceae familiako onddo bat da.[1]
Ez da jangarria, haragi biguna eta gelatinakara du. Espezie honen berezitasuna da garun itxura duela, nukleo zuri batekin.
Karpoforoa: 2 eta 6 cm bitarteko zabalera eta 1 eta 3 cm bitarteko garaiera. Globo itxura samarrekoa, krema kolorekoa, krema-arrosakara, haragi kolore zurbilekoa eta bukaeran, pixka bat arrexka. Zimurtasun ez oso sakoneko zerebriformea.
Himenioa: Karpoforoaren azalera osoa estaltzen du.
Hanka: Ez du; barnealdeko nukleoaren puntu batetik egurrari lotuta dago, eta azalera azaleratzen da.
Haragia: Zurixka edo arrosakara, zeharrargia; biguna, elastikoa, Gelatinakara, barruan nukleo zuria, sendoa eta gogorra du.[2]
Etimologia: Tremella terminoa latinetik dator, dardara esan nahi duen, "tremulus" hitzetik. Bere haragiagatik. Encephala epitetoa berriz grekotik dator, garuna esan nahi duen "enkèphalos" hitzetik. Garunaren itxura duelako.
Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Oso espezie berezia da, garunaren antzeko itxura duelako, eta ebakitzean, barruan nukleo zuri bat agertzen delako, entzefaloaren antzekoa. Tremella foliacea delakoarekin nahas daiteke.
Udazkenetik udaberrira, pinu eta izeien adar eta enborretan.[4]
Europa, Australia.