Mukiziza horia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Tremellomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tremellales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tremellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Tremella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Tremella mesenterica Retz., 1769 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Mukiziza horia (Tremella mesenterica) Tremellaceae familiako onddo bat da.[1] Ez du balio sukaldaritzarako.
Karpoforoa: 2 eta 6 cm bitarteko luzerakoa eta 1 eta 3 cm bitarteko garaierakoa, hasieran globo-masa txiki baten moduan, ondoren tolestu egiten da eta lobulatua, tolesduna, izurtua edo zerebriformea. Kolorea aldatu egiten da hezetasunaren arabera: hori-urre kolore eder batekoa da hezetasunarekin eta laranjagoa eguraldi lehorrarekin. Gainazal leuna eta distiratsua du.
Himenioa: Perretxikoaren gainazal osoa estaltzen du.
Hanka: Ez du hankarik, puntu batetik zurari lotuta dago.
Haragia: Gelatinakara, zaila, usain eta zapore gabea.[2]
Etimologia: Mesenterica epitetoa grekotik dator, hestearen mintza, esan nahi duen "mesenteron" hitzetik, Bere formagatik.
Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Espezie hau ezin da beste Tremella batzuekin nahastu. Tremella foliacea delakoak antzeko forma du, baina kolore marroi-kanela du tonu granate-moreekin.[4]
Neguan maiz ikusten den arren, udazken hotzetan eta hezeetan ere ateratzen da, hostogalkorren basoetako enbor eta adar hiletan.[5]
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.