Mycena inclinata

Mycena inclinata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena inclinata
Quél., 1872
BasionimoaAgaricus inclinatus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Mycena inclinata Mycenaceae familiako onddo espezie bat da,[1] Jangarritzat jotzen bada ere, ez du merezi sukaldean erabiltzea. Mycena generoko espezie ederra da, oinetik elkartuta multzoka hazten dena, berehala ezagutzeko moduko xaboi usain bereziarekin.

Kapela: 2 eta 3,5 cm arteko diametrokoa. Kapelak beti kanpai itxura dauka, batzuetan itxiagoa eta beste batzuetan irekiagoa, ertz ildaskatua eta koskadun samarra gaztetan. Kolore arre-grisaxkakoa edo arre-datil argikoa.

Orriak: Zurixkatik gris-hauskarara doazen kolorekoak, zabal samar eta zabalak, mehetuaz oinari itsatsita.

Hanka: Normalean oso luzea, kapelarekin konparatuta neurriz kanpokoa, askotan okerra, distiratsua, ilegabea; batzuetan fibriloso samarra eta ildaskatua. Goitik kolore zurixkakoa, eta oinarrian arre-horixkatik gaztaina kolorera. Oinarrian beste oin askorekin elkartuta, lore sorta itxura hartzen du.

Haragia: Zurixka, mehea, hauskorra. Xaboiaz oroitarazten duen usain zaharmindu bat botatzen du; zaporea ere antzekoa du.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa onddoa, "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze,mehe eta malguari egiten dio erreferentzia. Inclinata epitetoa latinetik dator, inklinatua esan nahi duen "inclinata" hitzetik. Oinaren itxuragatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzako baliorik; gainera usain desatsegina botatzen du, eta horregatik baztertu egiten da.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mycena galericulata delakoarekin, hau bere oin leunagatik ezagutzen da eta baita zahartzean arrosa koloreko orriak dituelako. Mycena inclinata espezieak xaboi usain berezia eta handia du, eta horrek berehala ezagutarazten du. Mycena alcalina egur gainean hazten da, baina kolore hori-marroia du eta lixiba usaina du, ez xaboi usaina.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan hasi eta udazkenaren amaierara arte irteten du. Hostozabalen degradatutako motzondo eta enborretan, oinetik elkartutako taldeetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Afrika iparraldea, Asia, Ozeania.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 272 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 340 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 201 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 184 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]