Mycena polygramma | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Mycenaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Mycena | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Mycena polygramma Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus polygrammus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Mycena polygramma Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Bere haragi urriak eta usainak, sukaldean ez erabiltzera gonbidatzen dute.
Kapela: Elastikoa, izurtua, luzetarako zimur nabarmenak izaten ditu, 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran kanpai-itxurakoa, gero ganbil-laua titi zabal batekin. Kolore arrea, arre-grisaxka argiagoa edo ilunagoa, lehoi kolorekoa eta baita zurixka ere.
Orriak: Sabeldun samarrak. Kolorea: zurixkak edo grisaxkak, bukaeran arrosaz zikin daitezke.
Hanka: Luzea, gris-arrexka edo gris-zilar kolorekoa, ildaskatu samarra luzetara.
Haragia: Fina gozoa eta usain leunekoa.[2]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia. Polygramma epitetoa grekotik dator, oso, esan nahi duen "polys" hitzetik eta lerroa, marra, esan nahi duen "gramma" hitzetik. Hanka fin-fin marratua duelako.
Ez du interes gastronomikorik.[3]
Mycena galericulata delakoarekin nahas daiteke, honek oin leuna du, ildaskatu gabea, eta irin usaina, batez ere zanpatzean.[4]
Udan eta udazkenean, hostogalkorren motzondoetatik gertu taldeak osatzen.[5]
Europa. Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Kazakhstan, Mongolia, Japonia, Australia