Mycetinis querceus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Marasmiaceae |
Generoa | Mycetinis |
Espeziea | Mycetinis querceus V. Antonín & M. Noordeloos, 2008
|
Basionimoa | Marasmius querceus |
Marasmius graminum Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Marasmius prasiosmus, Mycetinis prasiosmus, Agaricus croceus.
Kapela: 2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, arre ilun edo arre-lasto kolorekoa, batzuetan arre-adar zurbil kolorekoa, higrofanoa, lehortzen denean zuri koloregabetua. Hidratatuta dagoenean ertza ildaska zeharrargitsuekin.
Orriak: Zurixkak, okertuak eta adnatuak.
Hanka: Arre iluna, batez ere behean, gora argiagoa, biribildua edo lautua, guztiz pruinaduna; oinarria kurbatua eta estrigosoa, mizelioaren presentziagatik.
Haragia: Nahiko usain handiarekin, baratxuriarena eta zaporea ere baratxuriarena eta, aldi berean, oso pikantea. Espora-jalkina zuria.[2]
Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, “marasmius” hitzetik, eta lehortzea esan nahi du.
Ez da jangarria.
Hostozabalen basoetako orbeletan.
Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[3]