Negu-ezkoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hygrophorus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hygrophorus hypothejus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus hypothejus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Negu-ezkoa (Hygrophorus hypothejus) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kapelaren haragi urriak eta lirdingak ez dute sukaldaritzan erabiltzeko gogorik ematen.
Sinonimoak: Hygrophorus aureus, Hygrophorus hypothejus var. aureus.
Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran kanpai itxurakoa, gero ganbila, azkenik, lau-hondoratua eta titi apur batekin, ertza konbolututik inkurbatura eta okre laranja kolorekoa. Azal bereizgarria eta oso likatsua, arrexka-oliba kolorekoa eguraldi hezearekin, baina lehorrarekin arre-laranja kolorera aldatzen da.
Orriak: Zabal, argizariaren itxurakoak, lodiak, okertuak, subdekurrenteetatik dekurrenteetara, zabal eta tartekatutako orritxoekin; zurixkak izatetik horixkak izatera pasatzen dira zahartzean.
Hanka: 4 - 8 x 0,5 - 1 cm-koa, lirdingatsua, zilindriko-fusiformea eta oinarrira mehetua; hori-laranja kolorekoa, eraztunaren eremuaren azpitik, eta zuria goialdeko eremuan.
Haragia: Biguna, haritsua oinean, zuria, baina horixka azalaren azpian; zapore gozoa du eta usain berezia.[2]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator heze eta ekarri beharreko, "phoréo"-tik", hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Hypothejus epitetoa grekotik dator, baxua esan nahi duen "hypo" hitzetik eta sufrea esan nahi duen "theion" hitzetik. Sufrearen kolorearen antzekoa dela, batez ere orrietan eta oinean.
Erdipurdiko jangarria.[3]
Hygrophorus lucorum eta Hygrophorus speciosus delakoekin nahas daiteke, bere kolore eta likatasunagatik, baina espezie hau alertzeetan hazten da eta ez pinuen azpian.[4]
Udan eta udazkenean. Lurzoru azidoko koniferoen basoetan hazten da.[5]
Europa, Ipar Amerika, Asiako iparraldea.