Neofavolus alveolaris | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Polyporales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Polyporaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Neofavolus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Neofavolus alveolaris K. Sotome & T. Hattori, 2016
| |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Merulius alveolaris | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Neofavolus alveolaris Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Merulius alveolaris , Polyporus mori, Favolus peponinus, Polyporellus alveolaris, Polyporus alveolaris, Favolus europaeus.
Kapela: 5 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, haragitsu-elastikoa, mehea, orbikularra edo giltzurrun formakoa, hasieran ertza beherantz biribildua, gero zabaldua, uhindua edo lobulatua; lehoi-okre antzeko kolorekoa; hasieran ezkatatsua, geroago glabro samarra.
Poroak: Handiak, tolestura txiki kamuts eta puztuek osatzen dute lehenik, gero estu anastomizatutako orriez, heltzean ebaketa akutua eta urradura-finbriatua, azkenik poro angeluar-obalatuak, serie erradialetan eta zirkularretan antolatuak; okre antzeko edo lasto kolorekoak.
Hanka: Oso laburra. (0,4-0,6 cm), alboan, ia kolore berekoa eta pixka bat ilunagoa oinarrian.
Haragia: Zurixka, elastikoa, usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]
Ez da jangarria.
Poroen forma oso handi eta ia angeluzuzenagatik eta oinean, hondoko ilerik ezagatik ezagutzen da.
Hostozabalen enborretan (Morus alba. Cerasus acida, etab.)
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Puerto Rico, Kolonbia, Brasil, Europa, Errusia, Kaukasia, Txina, Himalaiako eremua, Vietnam, Taiwan, Madagaskar, Hegoafrika, Australia.[3]