Onddo apaina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Suillaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Suillus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Suillus grevillei Singer, 1945 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus grevillei | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
à
Onddo apaina (Suillus grevillei) Suillaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Onddo jangarria da baina ez preziatua. Beste Suillus batzuei bezala, azal likatsua kentzea gomendatzen da.
Sinonimoak Suillus elegans (Schum), Boletus decurrens (Schum.), Boletus theclae (Schulzer).
Kapela: 4 eta 10 cm. arteko diametrokoa, hori-urre, laranja edo marroi-gorrixka kolorekoa. Pixka bat konikoa, kanpai formakoa, gero ganbila eta azkenean laua. Azala bereizten dena, muzilagoduna eguraldi hezearekin.
Tutuak: Luzeak, Itsatsiak edo apur bat dekurrenteak.
Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.
Poroak: Txikiak, biribilak, gero angelutsuak; lehenik horiak, gero oliba-horiak, ukitzean gris-arrosaz zikintzen dira.
Hanka: 4 eta 9 cm. arteko luzera eta 0,8 eta 2,5 cm. arteko lodiera, zilindrikoa, horia, goitik eraztuneraino ondo ikusteko moduko sare batez markatuta. Eraztun horia edo zurixka, mintzezkoa, mehea, ale batzuetan desager daitekeena.
Haragia: Lodia eta irmoa gaztetan , gero biguna,horia, arrosa-jaspeatua edo marroi-arrosa airearekin kontaktuan. Ukitzean gris-arrosaz zikintzen da. Ez da inoiz urdintzen. Usain atsegina eta zapore leuna.[2]
Etimologia: Suillus hitza, latinezko su, suis, txerri-tik dator, bere zaporeari erreferentzia eginez edo agian txapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Grevillei epitetoa berriz Robert Kaye Greville (1794-1866) mikologoari eskainia dago.
Erdipurdikoa. Kapelaren azal likatsua kendu egin behar da. Horrela hobea da jateko.[3]
Beste alertzeetako Suillus likatsu eta eraztundun batzuekin, batez ere Suillus flavus-arekin, honek kolore hori argiagoa du eta poro handiagoak ditu. Suillus tridentinus-en antza ere badu, eta Suillus viscidus eta Suillus bresadolae izenekoekin ondo bereizten da.[4]
Udaberrian eta udazkenean, alertze basoetan.[5]
Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea; Australian eta Zeelanda Berrian sartua