Onddo gaztaina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Gyroporaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Gyroporus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Gyroporus castaneus Quél., 1886 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus castaneus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Onddo gaztaina (Gyroporus castaneus) Gyroporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria. Erraz ezagutzen da bere azalaren itxura arre eta distiratsuagatik, bai kapelan, bai oinean, batzuetan gaztaina kolorearen ia berdina.
Kapela: 10 cm-ko diametrorainoko kapela, ganbila gaztetan eta laua zahartzean, azal matea eta marroi-gaztaina kolorekoa edo kanela kolore bereizgarria duena. Belusatua.
Tutuak: Motzak eta libreak; zuriak luzaroan hori-berdexkak amaieran.
Tutu libreak: Kirtenera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.
Poroak: Biribilak, txikiak eta tutuen kolorekoak.
Hanka: Kapelaren kolorekoa, batzuetan lerro eraztun itxurakoz jantzita, eta barrua laister lehizetsu bihurtzen zaio. Kapelatik oso erraz bereizten da.
Haragia: Trinkoa eta gogor samarra, airearekin urdinera aldatzen ez den zuri kolorekoa eta arrosarako joera duena, intxaur zaporekoa eta usain atseginekoa.[2]
Etimologia: Gyroporus hitza grekotik dator eta zirkulua esan nahi du, zirkulua eta poroak (póros). Poro biribilekin. Castaneus epitetoa berriz “kastanos” (bizantiarra) hitzetik dator, gaztaina esan nahi du; bere azalaren kolorea eta itxuragatik.
Jangarri ona. Perretxiko hau kontsumitzeko komeni da azala kentzea. Hanka ere bota egin behar da; arazo gastrointestinalak sortu ditu gutxi eginda jan denean.[3]
Boletus felleus onddoarekin, arrosa-izokin koloreko tutuekin eta zapore mingots gogorreko haragiarekin.[4]
Udan eta udazkenean agertzen da hareazko lurretan, hostozabaletan. Bakarka edo talde txikiak osatuz egon daiteke, batzuetan oinetatik bi edo hiru elkartuta. Ez da oso ohikoa.[5]
Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko eta Hego Amerika, Asiako iparraldea, Zeelanda berria.