Otidea alutacea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pyronemataceae |
Generoa | Otidea |
Espeziea | Otidea alutacea Massee, 1895 |
Basionimoa | Peziza alutacea |
Otidea alutacea Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Interes gastronomikorik gabea.
Karpoforoa: 3 eta 6 cm bitarteko garaierako apotezioa. Belarri formakoa edo albotik irekitako kopa baten itxurakoa.
Himenioa: Buztin ilun samarreko edo arre-grisaxka zikin kolorekoa. Kanpoko aldea leuna da, okre zikin kolorekoa edo furfurazeoa.
Hanka: ia ez du.
Haragia: Mehea eta horixka kolorekoa.[2]
Etimologia: Alutacea epitetoa latinetik dator, larru kolorea, esan nahi duen, "alutaceus" hitzetik
Ez du sukalderako balio.
Otidea generoko beste espezie batzuekin. Azterketa mikroskopikoa behar da antzeko espezie batzuk bereizteko.
Udazkenean, koniferoen edo hostogalkorren basoetan. Ez da oso ohikoa, eta, gehienetan ale bakarra ateratzen da edo oso ale gutxi.[3]
Ipar Amerika, Costa Rica, Europa, Islandia, Kanariak, Errusia, Kazakhstan, Korea, Japonia, Zeelanda Berria.