Pagardi esneki berdea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius blennius Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus blennius | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Pagardi esneki berdea (Lactarius blennius) Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Janezina.
Kapela: 3 eta 10 cm. arteko diametrokoa. Hasieran ganbila, baina laster zabaltzen da eta pixka bat zilbor forma hartzen du, azkenean inbutu formara pasatzeko. Ertza mehea eta kiribildua. Azala oso likatsua eta distiratsua. Gris-marroi-oliba kolorekoa, bazter argiagoarekin eta zirkulu zentrokideetan dauden orban txiki ilunagoekin.
Orriak: Itsatsiak edo apur bat dekurrenteak, estu eta meheak, zuri-krema kolorekoak eta ukitzean grisez zikintzen dira.
Orri dekurrenteak: hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Gaztetan oin betea, gero hutsa, likatsua eta kolore gris-berdexkakoa, kapela baino zurbilagoa eta orban txiki ilunagoekin.
Haragia: Lodia, hauskorra, zurixka, baina gris-berdexka kapelaren azalpean eta oinaren azalaren azpian. Ez du usain nabarmenik eta zapore garratza du.
Esne oso ugari, zuria, gero gris-olibara pasatzen dena eta garratza.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean.
Ezinda jan haragiaren minagatik.[3]
Lactarius fluens-ekin, baina hau handiagoa da, kapela oso zonatua du eta latex-a ez da gris bihurtzen. Lactarius circellatus antzekoa da, baina kapela zonatua du eta orriak kolore hori-okre kolorekoak.[4]
Udan eta udazkenean agertzen da, baso nahasietan talde handiak osatuz, pagadietan batez ere.[5]
Europa, Oman, Errusia, Ingalaterra Berria eta Zeelanda Berria.