Pago-azal ubela | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Meruliaceae |
Generoa | Chondrostereum |
Espeziea | Chondrostereum purpureum Pouzar, 1959 |
Basionimoa | Stereum purpureum |
Pago-azal ubela (Chondrostereum purpureum edo Stereum purpureum) Meruliaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, okela larrukara du.
Karpoforoa: 1 eta 3 cm artean, erresupinatua, goiko ertza hutsik, goiko aldea itsatsi gabe, uhindua eta zurbila, ertz biribilduko edo erdizirkularreko kapelutxo edo bisera irtenak eratuz, elkargunean edo inbrikatuak. Goiko aldea iletsua eta purpura kolorekoa.
Himenioa: Leuna, hasieran purpura kolorekoa eta zahartzaroan grisaxka.
Haragia: larrukara, mehea, 0,5 eta 1 mm bitarteko lodierakoa, marroi-purpura kolorea du kapelaren tomentuaren azpian.[2]
Etimologia: Chondrostereum terminoa grekotik dator, kartilago esan nahi duen "chondrós" hitzetik eta solidoa, sendoa, zurruna, esan nahi duen, "stereum" "stereós" hitzetik. Bere sendotasunagatik. Purpureum epitetoa berriz latinetik dator, purpura, gorri bizia, esan nahi duen "purpureum" hitzetik. Bere koloreagatik.
Ez da jangarria.[3]
Stereum generoaren antzekoa da. Trichaptum abietinum delakoak himenioan poroak ditu (ez leuna)[4]
Urte osoan, behar adina hezetasun badago, enbor eta adar hiletan: Pinus, Betula, Quercus, Crataegus, Fagus, Aesculus, etab.[5]
Mundu osoa, batez ere klima-zona epeletan.