Panaeolus fimicola | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bolbitiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Panaeolus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Panaeolus fimicola Gillet, 1878 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus fimicola | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Panaeolus fimicula Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Arriskutsua, toxikotasuna baieztatu ez bada ere, pozoitsuak diren ahaideak ditu. Panaeolus fimicola oso hedatua baina gutxitan identifikatzen den "perretxiko marroi txikia" da, eta batzuetan psilozibina haluzinogenoaren kantitate txikiak ditu.
Sinonimoak: Agaricus fimicola, Coprinarius fimicola, Panaeolus dunensis.
Kapela: Txikia, 3 cm arteko diametrokoa, ganbila edo kanpai itxurakoa, ertza eta kapelaren azala leuna, errezelaren aztarnarik gabea, ez da higrofanoa, arre kolorekoa (argiagoa edo ilunagoa).
Orriak: Sabeldunak, adnatuak, grisaxka kolorekoak, espora-jalkinaren ondoren ilundu egiten dira eta ertz zuriarekin.
Hanka: Luzetara ildaskatua, pruinaduna, zurixka, zahartzean ilundu egiten da.
Haragia: Urria, lehorra, grisaxka kolorekoa. Zapore meleka. Espora-jalkin beltza.[2]
Etimologia: Panaeolus terminoa, grezieratik dator "panaiolos" hitzetik, "pas pasa pan" = dena, eta "aiolos" = hainbat kolorekoak.
Zalantzazkoa. Toxikoa izan daiteke.[3]
Panaeolus ater delakoa ez da hain koprofiloa. Coprinus generokoek orri delikueszenteak izaten dituzte.[4]
Udazkenean. Ganadua dabilen larreetan eta zelaietan, behien gorotzetan.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Jamaika, Puerto Rico, Guadalupe, Martinika, Kolonbia, Brasil, Svalbard, Islandia, Europa, Errusia, Mongolia, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria.[6]