Phellodon tomentosus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Phellodon | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Phellodon tomentosus Banker, 1906 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hydnum tomentosum | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Phellodon tomentosus Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Janezina, gogorra da.
Sinonimoak: Hydnum tomentosum, Calodom tomentosus, Hydnum cyathyforme, Hydnum leptopus.
Kapela: 2 eta 5 cm zabal, lautik inbutu-deprimitura, eremu zirkularrekin, (ertzerantz tonu argiagoak) eta bat egiteko joerarekin. Kapelaren azala tomentuduna gaztetan eta ondoren zuntz erradialekin, batzuetan eskrobikulak sortzen dira erdian, zimurtu egiten da adinarekin, zuria, marroi-horixka eta marroi ilunerako joerarekin.
Eztenak: 1 eta 2 mm bitarteko luzerakoak, dekurrenteak, zuriak, grisera biratzen dutenak.
Ezten dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten ewztenak.
Hanka: Motza (1-3) edo sesila, alboan, mizelio arruntetik sortzen da, fibrilosoa (tomentu gabea), koloreak, marroi-horia, arre-grisetik marroi ilunera.
Haragia: Marroi zurbileko kolorekoa kapelan eta marroi iluna oinean, alhoba landarearen usain bereizgarriarekin (lehorrean). Espora jalkina zurixka.[2]
Etimologia: Phelledon terminoa grezieratik dator, kortxoa, esan nahi duen "phellós" hitzetik eta grezierazko jonikotik, hortza esan nahi duen "odón" hitzetik. Hau da, arantzekin edo hortzekin eta kortxoaren sendotasunarekin. Tomentosus epitetoa berriz latinetik dator, harroa, belusatua esan nahi du. Bere kapelaren azalagatik.
Ez du interes gastronomokorik.[3]
Makroskopikoki ondo definitutako espeziea.
Udaren amaieran. Koniferoen (pinazien pinua, eukaliptoa) eta mistoen (artelatza …) basoetako lurzoruan. Lurzoru hareatsuetan. Ez da oso ohikoa.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia.[4]