Phlebia radiata | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Meruliaceae |
Generoa | Phlebia |
Espeziea | Phlebia radiata Fr., 1821 |
Phlebia radiata Meruliaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, ezkozkoa da (heltzean larrukara).
Sinonimoak: Auricularia aurantiaca, Phlebia contorta, Phlebia donkii.
Karpoforoa: Guztiz erresupinatua eta substratuari estu-estu finkatua; gutxitan altxatzen da ertzetik. Hasieran, zentimetro bateko edo gehiagoko diametroko geruza biribilduetan garatzen da, batu eta zenbait dezimetroko gainazalak eratzen dira. Himenioa erradialki ildaskatua, izurtua, eta loditua ale gazteetan, batez ere ertzean, ondoren garatxoduna edo lobulatua; kolorea, laranja zurbiletik laranja bizira doa edo arrosatik gris zurbilera. Ertza argiagoa, zurixka.
Haragia: Gelatinakara, biguna egoera freskoan, adarkara eta larrukara egoera lehorrean.[2]
Ez du sukaldaritzako baliorik.[3]
Phlebia rufa delakoarekin nahas daiteke, Peniophora incarnata espezieak ere badu antza
Urte osoan. Usteldura zuria sortzen du ; hostozabalen zur hiletan, koniferoetan gutxiago, motzondoetan eta, oro har, enborren azalean eta adar erorietan.[4]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Nepal, Kaukasia, Australia, Zeelanda Berria, Japonia, Kaukasia, Brasil, Gabon, Txile.