Pinotxa-kolibia mina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Physalacriaceae |
Generoa | Strobilurus |
Espeziea | Strobilurus tenacellus Singer, 1962 |
Basionimoa | Agaricus tenacellus |
Pinotxa-kolibia mina (Strobilurus tenacellus edo Collybia tenacella) Physalacriaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du eta mikatza, ez du sukalderako balio.
Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, ez oso mamitsua, hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da titi txiki batekin. Azal leuna du, ez likatsua, okre koloretik marroi ilunera doana.
Orriak: Zurixkak, estu samar, nahiko lodiak, sabeldunak, libretik sinuadoetara doazenak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Mehea, lerdena, barnehutsa, kapelaren kolore berekoa edo argixeagoa, goiko aldea zurixka du, sustrai antzeko bihurgunetsu eta iletsuarekin eta oso errotuta pinu edo izeien pinaburuetan.
Haragia: Hutsala, zaila, elastikoa, zuria, usaingabea eta zapore mingotsekoa.[2]
Etimologia: Strobilurus terminoa grekotik dator, ziba, pinaburu, esan nahi duen "stróbilus" hitzetik eta pinaburuen isatsa esan nahi duen, "ourá" hitzetik. Hau da, pinaburuen zurtoinetan hazten dena. Tenacellus epitetoa, zaila, esan nahi duen "ténax" hitzaren txikigarritik dator. Bere haragi zail eta elastikoagatik.
Ez du sukalderako balio.[3]
Strobilurus stephanocystis oso antzekoa da, mikroskopikoen bidez bereizten dira bereziki. Baeospora myosura ere pinaburuetan ateratzen da.
Lurperatutako pinaburuetan hazten da. Pinus sylvestris, Pinus nigra eta Pinus mugo pinuetan.[4]
Europa, Errusia, Asia (Japonia eta Jordania)