Pinotxa-tripakia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Auriscalpiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Auriscalpium | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Auriscalpium vulgare Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hydnum auriscalpium | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Pinotxa-tripakia (Auriscalpium vulgare) Auriscalpiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, txikia eta larrukara delako.
Kapela: 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa. Forma erdi-orbikularra edo giltzurrunarena du, mehea, larrukara, belusatua edo ile tenteduna, arre-hori kolorekoa edo arre-gorrixka, arre-beltzaxka zahartzean.
Eztenak: Finak, luzangak, zailak, iraunkorrak, zuri-grisetik gris-errauts kolorera edo gris-arrera pasatzen da, eta, zahartzean, arre-beltzaxkara.
hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, mehea, zurruna, alboan, lerdena, zuzena, zilindrikoa, kapelaren kolorekoa, ile arre tentez jantzia eta mizelio horixka batekin oinarrian,
Haragia: Zaila, mehea, hutsala, larrukara, horia, usain leuna du eta zapore akrea.[2]
Etimologia: Vulgare epitetoa latinetik dator, arrunta esan nahi duen "vulgaris" hitzetik. Oso zabaldua dagoelako.
Ez da jateko modukoa, espezie txikia, larrukara eta ez delako oso ugaria.[3]
Zaila da nahastea.[4]
Urte osoan, deskonposizio prozesuan dauden, lurperatutako edo erdi lurperatutako pinaburuetan.[5]
Europa, Erdialdeko Amerika, Ipar Amerika, Asia epela.[6]