Pinu-azal odoltsua | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Stereaceae |
Generoa | Stereum |
Espeziea | Stereum sanguinolentum Fr., 1838 |
Basionimoa | Thelephora sanguinolenta |
Pinu-azal odoltsua (Stereum sanguinolentum) Stereaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukalderako balio.
Fruktifikazioa: Resupinatua edo efuso-erreflexua, hasieran adabaki biribiletan hazten da, eta gero batzuk besteekin elkartzen dira. Efuso-erreflexu karpoforoetan pileoaren gainazala eremu zirkularrekin dago, pubeszentea da eta kolore zurixkakoa tindu zurixka-gamuza kolorekoekin. Himenoforoa leuna edo irregularki izurtua da, horixka, gris-arrosa, arre-okre kolorekoa, sarritan oliba koloreko tinduekin, ertzerantz zurbilagoa. Ertz zuria du gaztaroan, bihurgunetsua eta erabat mugatua. Alea freskoa denean, azazkalarekin hondatzean latex gorrixka bat exudatzen du.[2]
Etimologia: Stereum terminoa grekotik dator, solidoa, irmoa, zurruna, esan nahi duen "stereós" hitzetik. Sendotasunagatik. Sanguinolentum epitetoa, odola esan nahi duen "sanguis" hitzetik dator. Karpoforoak eremu gorrixkak dituelako, odol orbanak bezalakoak.
Ez du sukalderako balio.
Stereum gausapatum delakoarekin, hau haritzetan azten da. Stereum rugosum espeziearekin ere bai, hau hostozabaletan agertzen da.
Urte osoan zehar hazten da eta ugaria da, koniferoen zur hiletan, hala nola: Abies, Pinus, Picea, Larix, sarritan eroritako adar eta enborretan[3]
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Mongolia, Kazakhstan, Himalaiako eremua, Japonia, Ekialdeko Afrika, Zeelanda Berria, Australia.