Pinu-sustraietako ardagaia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Fomitopsidaceae |
Generoa | Phaeolus |
Espeziea | Phaeolus schweinitzii Pat., 1900 |
Basionimoa | Polyporus schweinitzii |
Pinu-sustraietako ardagaia (Phaeolus schweinitzii) Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Inonotus hispidus eta Gymnopilus spectabilis delakoen konposatu haluzinogeno eta lasaigarri berak ditu. Pazifikoko uharte batzuetako errituetan erabiltzen da.
Kapela: 10-25 cm-koa eta 1-3 cm-ko lodierakoa, zirkulu formakoa edo zirkuluerdikoa, giltzurrun formakoa edo abaniko itxurakoa; lehenengo ganbila gero inbutu itxuran. Gaztetan hori-sufre kolorea du, eta zahartzean, erdigunetik hasita, marroi edo arre-herdoil kolorera bihurtzen joaten da. Azala ilupaduna eta feltroduna. Ertza mehea, gingilduna, batzuetan oso deformatua.
Tutuak: Luzeak oinaren inguruan, kanpoaldera erabat murrizten dira; oso dekurrenteak, hasieran horiak, ondoren herdoil kolorekoak.
Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.
Poroak: Irregularrak, poligonalak, tutuen kolorekoak.
Haragia: Biguna, harroa suberosoa zahartzaroan, hori-azafrai kolorekoa, azkenean arre-herdoil kolorekoa.[2]
Etimologia: Schweinitzii epitetoa izen berezi bat da, L. v. Schweinitz mikolologo alemaniar-amerikarraren omenez.
Ez da jangarria.[3]
Zaila da beste espezie batekin nahastea.[4]
Udazkenean, koniferoen basoetan, deskonposatzen ari diren pinu motzondoetan, batzuetan humusean.[5]
Ipar Amerika, Eurasia; sartua: Zeelanda Berria, Australia, Hego Afrika.