Pinudi-gibelubela | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula sardonia Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Pinudi-gibelubela (Russula sardonia) Russulaceae familiako onddoa da.[1] Pinudietan hazten da eta udazkenean azaleratzen da. Min handiko zaporea du eta ez da jangarritzat hartzen.
Sinomimoak: Gibelmore, hankamore, pinudi gibelubel.
Kapela: 4 cm eta 10 cm. bitarteko kapela du, haragitsua eta gogorra. Hasieran ganbila eta gero laua, gaztaroan titi txiki batekin eta ertzak labur ildaskatuak. Oso gutxitan da hondoratua, eta hori ale zaharretan bakarrik gertatzen da. Azala leuna, distiratsua eta banatzeko zaila. Kolore oso aldakorra du, baina beti bioleta da nagusi, purpurarekin eta okrearekin nahastuta dago, gorri-ardotsua, oliba-marroia etab. ilunagoa erdian eta batzuetan ertzak koloregabetuta. Kolorerik ohikoena bioleta da, oliba kolorearekin nahastuta.
Orriak: Itsatsita edo ez oso dekurrenteak, meheak, hasieran estu eta limoi-zurbil kolorekoak, zahartzean krema-okreak hartzen dituzte. Hankatik gertu urkilatu egiten dira. Amoniakoarekin kolore gorri-arrosa hartzen dute.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3-8 cm. x 1,5-2 cm. Zilindrikoa edo pixka bat loditua oinarrirantz, betea, irmoa eta pruinosoa, zurixka, bioleta-purpuraz edo bioleta-urdinez tindatua.
Haragia: Lodia, gogorra, zurixka edo horixka, kolore gorri-ardotsua azalaren azpian. Zaporea oso pikantea du eta usain atsegina, fruta batzuk gogorarazten ditu. Amoniakoarekin erreakzio arrosa edo gorria, baina orrietan baino txikiagoa ematen du.[2]
Etimologia: Latinetik dator russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: Apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok. Sardonia berriz, latinetik dator, Sardiniako gauzatik.
Ezin da jan haragia oso pikantea delako.[3]
Russula queletii eta antzeko russulekin, baina Russula sardonia-k badu bereizitasun bat: Bere haragiak amoniakoarekin kolore gorrixka edo arrosa hartuz erreakzionatzen du.[4]
Udazkenean, koniferoen azpian. Oso ugaria da gure pinudietan. Lurzoru hareatsu eta solteak nahiago ditu. Zoru osoa ehunkada alerekin estaltzen du, udazken euritsuetan lurra alfonbratzera iristen da; baita urteko beste garai batzuetan ere, noizbehinka.[5]
Europa, Kolonbia, Errusia, Australia, Jamaika, Ipar Amerika eta Txile.