Pipa-belarria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pleurotaceae |
Generoa | Pleurotus |
Espeziea | Pleurotus dryinus P.Kumm., 1871 |
Basionimoa | Agaricus dryinus |
Pipa-belarria (Pleurotus dryinus) Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gaztetan jateko modukoa da, zahartzean larrukara bihurtzen da. Ez da oso ohikoa.
Kapela: 5 eta 20 cm arteko diametrokoa, lodia, haragitsua, lehenik ganbila, gero zabaldua edo zahartzean apur bat hondoratua, azal zurixka edo grisaxka, errezel unibertsalaren ezkata ilupadunekin, okre-arre kolorekoa, zahartzean desagertzen dena.
Orriak: Estu samar, oso dekurrenteak, zuriak, baina zahartzean horitzen direnak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Eszentrikoa, okertua, lodia, gogorra, betea, zuria, baina zahartzean horitzen dena, gaztetan errezel unibertsalaren hondakinen eraztun batez apaindua dago, laster desagertzen den eraztun txiki baten antzekoa.
Haragia: Lodia, trinkoa, zuria, usain eta zapore atseginekoa.[2]
Etimologia: Pleurotus terminoa grekotik dator, "pleuron", "otos" hitzetatik, belarriaren antzeko kapela alboan jarrita esan nahi du. Dryinus epitetoa grekotik dator, "dryos" hitzetik, hau da, arte hitzetik. Bere habitata hostozabalak direlako.
Oso gaztea denean dastatu daiteke, zahartzean larrukara bihurtzen baita.[3]
Zaila da Pleurotus generoko beste espezie batzuekin nahastea.[4]
Udan eta udazkenean, hostozabalen enborretan, batez ere pagoetan.[5]
Europa, Ipar Amerika.