Pleurotus nebrodensis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pleurotaceae |
Generoa | Pleurotus |
Espeziea | Pleurotus nebrodensis Quél., 1886 |
Basionimoa | Agaricus nebrodensis |
Pleurotus nebrodensis Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da espezie nominala bezain estimatua, baina jangarri ona da.
Sinonimoak: Pleurotus eryngii var. nebrodensis, Agaricus nebrodensis.
Kapela: 15 cm arteko diametrokoa, ganbiletik laura eta heltzean inbutu itxurakoa, ertz bihurritu edo errekurbatuarekin. Kapelaren azala leuna eta zuria, krema koloreko tonuekin eta amaieran arreekin.
Orriak: Zuriak, oso dekurrenteak eta estu.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Motza eta eszentrikoa, oinarrira mehetua, zuria.
Haragia: Trinkoa, zuria. Usain eta zapore atseginekoa, Espora-jalkina zuria.[2]
Etimologia: Pleurotus terminoa grekotik dator, “pleuron”, “otos” hitzetatik, belarriaren antzeko kapela alboan jarrita, esan nahi du. Nebrodensis epitetoak Monti delle Madonie eremu geografikoari egiten dio erreferentzia, antzina Nebroidi mendiak deitzen zirenak (Ez da gaur egungo Nebrodi mendiekin nahastu behar)
Jangarri ona.[3]
Espezie nominalak ere orri oso dekurrenteak ditu, baina hau handiagoa da, forma desberdina, kapelaren azala argiagoa eta landare unbeliferoen (kanaberak) sustraien saprofitoa da, ez karduarena. Bere ahaide ferulae aldaerak kapelaren azala ilunagoa du. Clitocybe geotropa jangarriak ere antzeko kolorea du.[4]
Udazkenean. Ferulae aldaera baino urriagoa, baina ugaria agertzen den lekuetan. Hainbat hanka elkarturik hazten dira unbelifera (kanabera) ihartutako enborren sustraietatik. Landetan, basoen soilguneetan, ibaiertzeko belardietan.
Ameriketako Estatu Batuak, Europa, India.[5]