Pluteo marroia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Pluteaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Pluteus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Pluteus cervinus P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus cervinus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Pluteo marroia (Pluteus cervinus) Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Eskualde batzuetan, hornigai gisa erabiltzen da. Baita ongailu gisa ere, lehortu eta birrindu ondoren.
Sinonimoak: Pluteus atricapillus, Volvaria cervinus.
Kapela: 7 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hauskorra, leuna, titiduna, globo itxurakotik ganbilera doana, kanpai formakoa edo oso ganbila. Marroi kolorekoa, erdian ilunagoa, zuntzexka adnata eta erradialekin. Ertza inkurbatutik laura doana.
Orriak: Libreak, estu, orritxoekin, hasieran zurixkak, berehala arrosa kolorekoak bihurtzen dira esporengatik.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak,baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zilindrikoa, betea, kurbatua, goialdean mehetua, zurixka, zuntz txiki arreekin.
Haragia: Zuria, hauskorra, ia usaingabea edo errefauaren usain pixka batekin.[2]
Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik. Cervinus epitetoa ere latinetik dator, oreinarena esan nahi du. Oreinaren azalaren antzeko koloreagatik.
Erdipurdiko jangarria.[3]
Pluteus atromarginatus delakoarekin. Pluteus nigrofloccosus espeziearekin ere nahas daiteke, honek kapela ilunagoa du, orrien ertzak marroi-beltzaxkak eta koniferoen egurretan hazten da.[4]
Udan eta udazkenean oso ohikoa. Pinudietako eta hostozabaletako motzondoetan, enborretan eta adar zaharretan hazten da, bakarrik edo talde txikitan. (Quercus eta Fagus zuhaitzetan batez ere).[5]
Mundu osoan.