Polyporus umbellatus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Polyporales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Polyporaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Polyporus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Polyporus umbellatus Fr., 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | sclerotium of umbrella polypore (en) | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus umbellatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Polyporus umbellatus Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri bikaintzat hartzen da.
Sinonimoak: Dendropolyporus umbellatus. Grifola umbellata, Boletus ramosissimus.
Unbela: luzera bereko pedunkuluek (aterki baten hagaxkak bezala) eusten duten lore txikien landare-egitura. Estipitate fruitua (oin batekin), ale zirkular ugariz (200 arte) osatua, lore edo adardun turuta formakoa, zurtoin beretik ateratzen direnak.. kapela bakoitzak 2-3 cm inguruko diametrokoa, hemisferikoa edo inbutu formakoa. Eta fruitu-emate guztia 50 cm arteko diametrokoa eta 30 cm arteko garaietakoa. Gaztetan kapelaren azala leuna, fibrila erradialekin, pruinaduna, gris-krematik gris-marroi zurbilera edo arre-horira doan kolorekoa.
Tutuak: Zurixkak eta oso dekurrenteak.
Poroak: Angelutsuak.
Hankak: Meheak, enbor batean lotuak, okre-hori-gorrixka kolorekoak.
Haragia: Hauskorra, zuria. Usain fungikoa, zapore gozokoa hasieran, baina gero mikatz samarra. Espora-jalkina zuria.[2]
Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen "poly” hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin. Umbellatus epitetoa latinetik dator, itzalkina esan nahi duen "umbella" hitzetik. Kapelen formagatik.
Jangarri ona.[3]
Meripilus giganteus gainjarritako kapelak osatzen dute, teilatuan teilak bezala.[4]
Udaberriaren amaieratik (ekaina) udazkenaren hasierara. Hostozabalen basoetan (haritza, pagoa, artea …)[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Europa, Errusia, Iran, Japonia.[6]