Pseudoinonotus dryadeus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Hymenochaetales |
Familia | Hymenochaetaceae |
Generoa | Pseudoinonotus |
Espeziea | Pseudoinonotus dryadeus |
Basionimoa | Boletus dryadeus |
Pseudoinonotus dryadeus Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Sinonimoak: Inonotus dryadeus, Polyporus dryadeus, Phellinus dryadeus.
Karpoforoa: Maskor itxurakoa, 10 eta 30 cm bitarteko luzerakoa eta 5 eta 15 cm bitarteko proiekzioarekin eta 10 cm arteko lodierarekin. Goiko azala feltro itxurakoa da, konkorduna; horixka gaztetan, zahartzean grisaxka bihurtzen da. Kolore hori biziko ertz lodia du. Gainazal horrek anbar itxurako likido bat jariatzen du, tanta lodiak eratuz, eta espezieari itxura bereizgarria ematen diote, lehortzean orban beltzaxka batzuk uzten ditu.
Tutuak: Geruza bakarra du, 1,5 cm luze ingurukoak.
Poroak: Borobilak, 0,2 eta 0,4 mm bitarteko diametrokoak, arre kolorekoak, alea gaztea denean, zilar koloreko erreflexuekin.
Hanka: Ez du.
Haragia: Harroa, eta lodia hasieran, amaieran suberosoa. Arre-herdoil kolorekoa.[2]
Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro , urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin. Dryadeus epitetoa ere grekotik dator, artea, esan nahi duen "drys" hitzetik. Bere habitatagatik.
Ez da jangarria, larrukara da.[3]
Inonotus hispidus delakoarekin nahas daiteke, honek kapela marroia du ile hirtsutuz estalia. Baita Hydnellum ferrugineum espeziearekin ere, honek gorri-odol koloreko tantak jariatzen ditu eta pinuen azpian bizi da..
Oharra: Bere tanta bereizgarriak direla eta, ez da erraza espezie hau nahastea.
Uztailetik urrira, hariz enborren gainean, lurretik hurbil, baita arteen, erkametzen eta batzuetan gaztainondoen enborretan ere, beste Polyporus batzuk ez bezala, enbor berean bi urtetik behin agertzen da, ale bakoitzak denboraldi bat irauten du.[4]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Japonia, Txina, Australia, Hegoafrika.