Rhodonia placenta

Rhodonia placenta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaFomitopsidaceae
GeneroaRhodonia
Espeziea Rhodonia placenta
BasionimoaPolyporus placenta

Rhodonia placenta Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Poria incarnata, Poria rubella, Boletus incarnatus, Polyporus incarnatus, Physisporus incarnatus, Caloporus incarnatus, Physisporus placenta, Poria placenta, Bjerkandera roseomaculata, Tyromyces placenta, Oligoporus placentus, Postia placenta.

Karpoforoa: Erresupinatua, metro erdiraino zabaldua, gorputz arrotzak biltzen eta inguruko substratua. 1 eta 4 (8) mm bitarteko lodiera, zuria, harroa, urtsua, zuritik arrosara, arrosa haragi kolorera, helduaroan arrexka, ertza zerrendatsua, gogorra lehorrean eta oso zimurtua.

Subikoloa: Oso mehea, zuritik arrosa zurbilera.

Poroak: Zuriak, krema kolorekoak, arrosak, izokin kolorekoak, haragi koloretik arrexkaraino, 2-4 mm borobilak, bihurgunetsuak (Luparekin begiratuta Sparassis crispa gogorarazten dute).Tutuen sakonera 7 mm-koa.[2]

Etimologia: Placenta epitetoa latinetik dator, ogi biribil, esan nahi duen “placenta” hitzetik. Bere formagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinuetan, izei gorrietan, alertzeetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Jamaika, Europa, Errusia, Iran, Japonia, Taiwan, Australia.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 533 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Rhodonia placenta: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]