Russula paludosa

Russula paludosa
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula paludosa
Britzelm., 1891
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora arreak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Russula paludosa Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da.

Kapela: 8 eta 20 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, nahiko irekia, batzuetan titi nabarmen samarrarekin, batez ere ale gazteetan, baita erdian hondoratuta ere. Gorri-odol kolore eder batekoa, erdian ilunagoa, batzuetan gorri-gerezi kolorekoa, krema koloreko edo krema-okre antzeko koloreko orban handiekin. Azala bereizgarria, likatsua, distiratsua, batzuetan zimurrekin. Ertz kamutsa, leuna, ale helduetan zertxobait ildaskatua.

Orriak: Hasieran nahikoa estu, eta gero zabalago, biribildu-itsatsiak, orritxo ugarirekin eta adarkatze batzuekin. Krema edo krema argi kolorekoak, ertz osokoak.

Hanka: 5,5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3,7 cm bitarteko lodierakoa. Haragitsua, betea, solidoa, zilindrikoa, eta pixka bat mehetua goiko aldean, batzuetan borra formakoa, baina baita sabelduna ere. Azala zimurtsua eta, azkenik pruinaduna. Zuria edo zatietan arrosaz edo gorri-arrosaz koloreztatua.

Haragia: Zuria, grisez koloreztatzeko joerarekin, lodia eta solidoa. Usain arina du eta zapore gozoa.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Paludosa epitetoa ere latinetik dator, zingiratsu, esan nahi duen "paludosus" hitzetik. Leku hezeetan hazten delako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula turci eta Russula violeipes jangarriekin nahas daiteke; okerragoa da pozoitsua den Russula emetica delakoarekin nahastea.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Koniferoen basoetan, ia beti ahabiari lotua.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Islandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Mongolia, Txina, Himalaiako eremua, Taiwan, Boli Kosta.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 68 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 389 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Russula paludosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]