Russula solaris

Russula solaris
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula solaris

Russula solaris Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Russula albocitrina, Russula farinipes, Russula pectinata

Kapela: Tamaina ertainekoa, guztiz garatuta dagoenean 5 cm-ko diametroa gainditu dezake, baina inoiz ez da 10 cm-ra iristen, hasieran globo itxura samarrekoa, gero ganbila eta zabaldua amaieran eta erdian depresio ez oso nabarmena ere aurkez dezake. Bere kolorea aldatu egiten da eguraldi baldintzen arabera, hori-arrautza kolorekoa erdialdean, baina zurbiltzen ertzerantz, eta ia zurixka bihur daiteke. Kapelaren azala apur bat likatsua izan daiteke euriarekin, distiratsua eta partzialki bereizgarria, izaera hau ere aldakorra izanik. Ertza nahikoa nabarmen ildaskatua.

Orriak: Adnatuak, zuriak gaztetan, zahartzean pixka bat krema-okre samarrak bihurtuz. Gaztetan nahikoa estu, baita urkilatuak ere, eta elkarri lotuta egon daitezke.

Hanka: Kapelarekiko neurri proportzionala duen oina eta kolore zurikoa, adinarekin okrez zikindu daiteke. Pruinadun samarra, lodiera irregularrekoa bere zati ezberdinetan, zabalguneekin.

Haragia: Mehea, hauskorra, zuria, oinean harroa denborarekin eta hauskorra kapelan. Bere zaporea biziki garratza da eta usaina oso desatsegina, kloratuaren eta ozpinaren artekoa.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxi ezagutzen den Russula bat da, kapela horixkatik zurixkara doan kolorekoa, orri urkilatuak eta usain eta zapore desatseginak dira bere ezaugarriak. Russula raoultii da antzekoena, ahulagoa da eta sagar usaina du. Russula violeipes horia denean ere, oso antzekoa da, oina morez bihurtzen bada zalantzak argituko dituen arren, eta esporen kolorea dezente aldatzen da. Badira beste Russula hori batzuk ere, baina esporak okre kolorekoagoak edo horixkak dira.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan goiz agertzen da, nahiz eta udazkenean ere hazten den. Oso espezie arraroa da alde hauetan, pagadietan eta hariztietan hazten da. Normalean bakarrik edo ale gutxiko taldeetan agertzen da, eta ez da oso emankorra.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) 2025. Aranzadi, zientzia elkartea.
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  5. Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]