Sarcodon fuligineoviolaceus

Sarcodon fuligineoviolaceus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaThelephorales
FamiliaBankeraceae
GeneroaHydnellum
Espeziea Hydnellum fuligineoviolaceum
BasionimoaHydnum fuligineoviolaceum
Mikologia
 
himenio tolestua

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sarcodon fuligineoviolaceus Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Kapela: 6 eta 9 cm bitarteko diametrokoa. Lehenengo ganbila, gero deprimitua, nahiko irregularra, ertza maiz bihurria eta lobulatua, tomentu fin batekin; lehenik leuna, gero hondoratua eta ezkatatsua. Hasieran urdin-beltza edo bioleta ilun kolorekoa, gero beltzaxka eta ertza arrosa kolorekoa edo gorrixka.

Eztenak: Oso dekurrenteak, lehenbizi haragi kolorekoak edo gorrixkak, gero arre-moreak punta zurixkarekin.

Hanka: Kapelaren antzeko tonuekin, ardo kolorez zikinduta eta eremu argiagoekin.

Haragia: Kapelan more-beltz kolorekoa eta gorrixka oinean. Zapore mikatz samarra du eta pixka bat akrea.[2]

Etimologia: Sarcodom terminoa grekotik dator eta arantza haragitsuekin esan nahi du

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarcodon violascens delakoarekin nahas daiteke, honek tonalitate argiagoak ditu.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean koniferoen basoetan (Abies, Picea, Pinus)

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika.

Espeziearen egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Sarcodon fuligineoviolaceus desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 607 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]