Sare marragorria | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius armillatus Fr., 1838 |
Basionimoa | Agaricus armillatus |
Sare marragorria (Cortinarius armillatus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Orellanina dauka, baina dosi hilgarrietara iritsi gabe. Ehun-tindagaietan erabilia.
Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbil-kanpai itxurakoa, eta gero lau-ganbila. Haritsua eta higrofano samarra da eta marroi-gaztaina kolorekoa edo marroi-gorrixka, ilunagoa erdian.
Orriak: Eskotatu-itsatsiak, nahiko zabal, hasieran zurbilak edo krema-gorrixkak eta gero kanela kolorekoak.
Orri Eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Luzanga, zilindrikoa, oinarrian zabaltxoagoa, lehoi-okre kolorekoa goialdean eta argiagoa behean. Oso fibrilosoa da, eta hiru edo lau besoko zeihar gorri-su kolorekoak darama, errezel orokorraren hondarrak.
Haragia: Okre-zurixka kolorekoa, usain eta zapore berezirik gabea.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriengatik. Armillatus epitetoa latinetik dator, besokoa, eraztuna, esan nahi duen "armilla" hitzetik. Oinean dituen dekorazioengatik.
Pozoitsua dela uste da.[3]
Cortinarius bolaris eta Cortinarius rubellus delakoekin, hauek ez dute besokorik oinean eta pozoitsuak dira.
Udan eta udazkenean, taldeak osatuz, mendiko urkien basoetan, leku hezetsuetan, hala nola zohikaztegietan.[4]
Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia.