Sare orriberunkara | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius infractus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus infractus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sare orriberunkara (Cortinarius infractus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa izan gabe ere, bere zapore mikatzak eta itxura fuliginosoak (kedartuak, beltzaxkak) ez dute atsegina egiten.
Sinonimoak: Agaricus infractus (Basionimoa), Pholiota infracta, Phlegmacium infractum, Hydrocybe infractus, Cortinarius accedens, Gomphos infractus.
Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, gaztetan ganbila, gero zabaldu egiten da; hasieran arre-oliba iluna; ondoren, oliba-marroi zikina, eta, bukaeran, oliba-gris kolorekoa. Eguraldi hezean azal likatsua, batzuetan orban ilunagoz zipriztinduta.
Orriak: Nahiko estu, adnatu-eskotatuak, batzuetan bihurriak; kolore ilunekoak, batez ere zahartzean, oliba-arre koloretik arre-herdoil-oliba kolorera doazenak.
Hanka: 4 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, baina sarritan oinarrian lodiagoa; lehenengo betea, baina gero barnehutsa; marroi-oliba kolorekoa goialdea morez tindatuta. Gainazala fibrilosoa, gortina grisa edo gris-oliba kolorekoa.
Haragia: Zuria edo arrosakara, kapelarena guztiz oliba kolorez tindatua, morea oinaren goialdea eta okre antzekoa erraboilean; zertxobait elastikoa, zapore mikatzekoa.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Infractus epitetoa latinetik dator, hautsita, ebakia esan nahi duen "Infractus" hitzetik. Kapelaren azalak har dezakeen itxuragatik.
Ez da toxikoa, baina mingostasunak eta itxura arre-fuliginosoak, ez jasotzea gomendatzen dute.[3]
Espezie hau, nahiz eta forma anitzekoa izan, erraz bereizten da.[4]
Uda amaieran eta udazkenean oso ohikoa, pinuen eta hostozabalen basoetan.[5]
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Siria, Turkia, Zeelanda Berria.[6]