Sare orrizuri

Sare orrizuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLeucocortinarius
Espeziea Leucocortinarius bulbiger
Singer, 1945
BasionimoaAgaricus bulbiger

Sare orrizuria (Leucocortinarius bulbiger) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Identifikatzea zaila delako, gutxi ezagutzen delako eta oraindik honen propietateak sakon aztertu ez direlako, kontuz kontsumitzea gomendatzen da.

Kapela: 5 eta 11 (15) cm bitarteko diametrokoa, hemisferikoa, gero ganbil-laua, sarritan izurtua eta titi kamuts batekin. Ertza inbolututik laura eta gortinaren hondar zurixkekin. Azala higrofanoa, mehea, leuna, lehorra, marroi-buztin zurbil koloretik okre-gorrixkara edo okre-haragi kolorekorakoa, zuntz fin erradialekin eta batzuetan, errezelaren hondar zurixkez estalia, ugariagoak dira ertzerantz.

Orriak: Lodiak, eskotatuak, eta tartekatutako orritxoekin; zuriak, ondoren krema-buztin kolorekoak, eta ertzak osoak ditu, igurtzitakoan pixka bat ilundu egiten dira.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Sare orrizuria goitik ikusita

Hanka: 6 - 10(13) x 0,6 - 1-6 cm-koa, zilindrikoa, erraboil basal alboratuarekin, gogorra, barnehutsa, lehorra, matea; zuria eta luzetarako zuntzexkaz estalia, hondoaren kolore berekoak, eta erraboila pixka bat koloreztatzeko joera duena.

Haragia: Trinkoa, zuria txapelean eta krema kolorekoa oinean; usain ahula, apioarena eta zapore gozoa edo motela.[2]

Sare orrizuria azpitik ikiusita

Etimologia: Bulbiger epitetoa latinetik dator, erraboila esan nahi duen "bulbus" hitzetik eta daramat esan nahi duen "gero" hitzetik. Erraboila daramalako oinean.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarritzat jotzen den espeziea da.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius multiformis delakoarekin nahas daiteke, honen haragiak ezti usaina du eta esporak heltzean, orriak arre kolorez zikintzen dira.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hazten da, koniferoen basoetan eta hostozabalekin nahastuta daudenetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Hokkaido eta Errusia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 376 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 219 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 308 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 172 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Leucocortinarius bulbiger: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]