Sare zuriubela | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius alboviolaceus Fr., 1838 |
Basionimoa | Agaricus alboviolaceus |
Sare zuriubela (Cortinarius alboviolaceus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ia Cortinarius guztiak bezala, sukaldaritzan balio eskasa du.
Sinonimoak: Agaricus glaucopus, Inoloma alboviolaceum.
Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, ganbila, luze konkorduna, kamutsa, morexka kolorekoa edo lila-zurixka, zurbiltzeko joerarekin, zetaduna, berezko fibrilekin; distira gutxirekin eguraldi lehorrean.
Orriak: Hasieran gris-lila kolorekoak, gero okre-lehoi kolorekoak, ebaketa zurixka heteroformoa. Ia zabal, sinuado-itsatsiak, pixka bet koskadunak.
Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, goialdean mehetua, iletsu ezkatatsua, ia zingulatua erdialdean eta sarritan galtzamotzez jantziak, gainaldetik eraztun moduko batean amaitua, morexka-zurixka kolorekoa, barrubetea, hodixkekin; gortina zuri-grisaxka kolorekoa.
Haragia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Biguna, zuri-lila antzeko kolorekoa, zurbila, zaporegabea eta usaingabea.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, gortinaren errezel bereizgarriak direla eta. Alboviolaceus epitetoa latinetik dator, zuria, esan nahi duen "albus" hitzetik eta morexka-lila kolorekoa, esan nahi duen, " violaceus" hitzetik. Kapelaren lila-zurixka koloreagatik.
Ez da jangarria.[3]
Cortinarius traganus delakoak antzeko kolorea du, baina koniferoetan ateratzen da eta usain handia du.
Udazkenean, baita uda hezeen amaieran ere. Hostozabalen basoetan. Penintsulako iparraldeko pagadietan eta hariztietan batez ere.
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa, Errusia, Txina, Japonia, Australia.