Sasikarraspina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Ascomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Morchellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Morchella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Morchella semilibera DC., 1805 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sasikarraspina (Morchella semilibera edo Mitrophora semilibera) Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona, baina ez beste Morchella espezieak bezain mamitsua. Luzaroan egoztea komeni da, toxinak eta usain txarra kentzeko. Hobe oina kentzea, kapelatik erraz bereizten da eta.
Kapela: 3 eta 6 cm artekoa. Hutsa, konikoa, beheko erdia libre, arre-lehoi kolorekoa edo marroi-grisaxka, luzetarako zain beltzaxkez apaindua, zeharkako zainek eta zain zeiharrek elkartua, albeolo irregularrak osatuz.
Hanka: Hutsa, zurixka, luzanga, zilindrikoa, zimurtsua eta ildaskatua.
Haragia: Zurixka edo okre zurbil kolorekoa, gogorra, hauskorra, zapore eta usain nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Morchella terminoa "morchel" hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik.
Jateko ona baina, beste Morchella batzuk baino haragi gutxiago du eta kaskarragoa da. Ondo egosi gabe ez kontsumitzea gomendatzen da.[3]
Verpa bohemica delakoarekin nahas daiteke.[4]
Udaberrian, zumarren eta antzeko beste zuhaitz batzuen ondoan, hezeguneetan eta itzaletan.[5]
Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Turkia, Errusia, Japonia eta Myanmar.