Skeletocutis amorpha | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Polyporaceae |
Generoa | Skeletocutis |
Espeziea | Skeletocutis amorpha |
Basionimoa | Polyporus amorphus |
Skeletocutis amorpha Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Larrukara da eta ez du janaria prestatzeko balio, baina onuragarria da hildako zura degradatzen duelako.
Sinonimoak: Boletus nitidus var. ßß dimidiatus, Boletus irregularis, Polyporus amorphus (basionimoa), Polyporus irregularis, Polyporus aureolus, Polyporus laneus, Polyporus roseoporis, Bjerkandera amorpha, Polyporus alboaurantius, Leptoporus amorphus, Bjerkandera irregularis, Polystictus amorphus, Coriolus sublilacinus, Gloeoporus amorphus, Coriolus subabietinus, Polystictus subabietinus, Polyporus pini-glabrae, Tyromyces pini-glabrae.
Karpoforoa: Erresupinatutik efuso-erreflexura, inbrikatu samarra, goialdea eremu zentrokide zirkularrekin, tomentuduna, zurixka, algek berdez zikinduta egon daitezkeen arren.
Tutuak: Bigunak ale freskoetan, hezetasuna galtzen dutenean gogorrak, hasieran zuriak, baina garatu ahala, kolore horixkatik laranjatura doan tindagaia hartzen dute, biziagoa edo motelagoa, baita izokin kolorea ere.
Poroak: Tutuen kolore berekoak, Amoniakoarekin (NH3) asko gorritzen dira.
Bilbea: Bi geruzek osatua, bata gelatinakara eta goikoa tomentuduna.[2]
Ez da jangarria.
Koniferoen beste zarakar batzuekin nahas daiteke.
Oharra: Espezie honen ezaugarri nagusiak hauek dira: bere habitata pinuen zura da, kapelatxoen kolore zurixka, tutuek hartzen duten laranja tonua, eta amoniakoarekin duen erreakzioa.
Udazkenean eta neguan, pinuen egurretan. Ohikoa eta urte osoan.[3]
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Kazakhstan, Japonia, Txina, Australia, Zeelanda Berria.