Sorgin handi-marroia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Stropharia | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Stropharia rugosoannulata Murrill, 1922 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sorgin handi-marroia (Stropharia rugosoannulata) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Jangarria, estimatuagoa Europako ekialdean. Gaur egun landatu egiten da helburu komertzialekin. Stropharia generoan, zalantzarik gabe, espezie haragitsuena eta handiena da, jangarri bakarra izateaz gain, hauetako asko toxikoak dira, baita haluzinogenoak ere.
Kapela: Haragitsua, marroixka kolorekoa, arre-purpura kolorekoa ilunagoa edo argiagoa, 20 cm-rainoko diametrokoa, ertza horzduna eta zurixka, azala sendoa, haragitik erraz bereiz daitekeena.
Orriak: Libreak, ia itsatsiak, finak, meheak, ugari, eta kapelaren ertzerantz orritxoekin, kolorea zahartzean ilunduz doana, gris argi batetik gris-lila ilun batera igarotzen da.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: zuntzuna, muin antzeko bat du, zuria barrutik, luzetarako zuntz horixkekin, lodia, okertua eta oinarrian erraboilarekin, modu ez homogeneoan lotuta dago kapelako haragiarekin. Eraztun zabala, iraunkorra, sendoa, ertz horixkarekin; oinaren goialdean.
Haragia: Zuria eta lodia, pixka bat horixka bareek jandako lekuetan, bere zaporea gordinik ez da, ez mingotsa ez pikantea.[2]
Etimologia: Stropharia terminoa, neskatoak bularra estutzeko erabiltzen zuten "estrofio" hitzetik dator, ondo hauen eraztunagatik edo eraztunaren arrastoengatik. Rugosoannulata epitetoa, zimurtua esan nahi duen "rugosus" hitzetik dator eta eraztun batekin esan nahi duen "annulatus" hitzetik.
Turingo (Italia) Car!o Luciano Alessio doktorearengatik jasotako informazioaren bidez, badakigu jangarria dela eta Ekialdeko Europako merkatuetan asko landatzen eta saltzen dela.[3]
Bere koloreagatik, handia delako eta ateratzen den tokiagatik, ezin da nahastu.[4]
Negu bukaeran eta udaberrian ateratzen da, belardietako belar artean eta uhar edo errekastoen urertzean zehar.[5]
Europa, Ipar Amerika, Zeelanda Berria.