Sorgin hankaezkatatsua | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Strophariaceae |
Generoa | Stropharia |
Espeziea | Leratiomyces squamosus |
Basionimoa | Agaricus squamosus |
Sorgin hankaezkatatsua (Leratiomyces squamosus) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Haragi gutxi du.
Sinonimoa: Stropharia squamosa
Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, ganbila edo lau-ganbila, hori-okre kolorekoa eta ezkata zentrokide bereizgarriekin.
Orriak: Itsatsiak, zabalak, ez oso estu, hasieran horixkak eta gero arrosa-purpura kolorekoak, bukaeran arre-beltzaxkak bihurtzen dira.
Hanka: Luzanga, zilindrikoa, baina bihurri samarra eta eraztun ildaskatu bat du, nahiko behean egoten da, eta bi zatitan banatzen ditu, zati zurixka goialdean eta krema koloreko luzera handiagoko beste bat behealdean. ezkatatsua da.
Haragia: Zurixka, oinaren oinarrian arrosaz tindatzen da. Ez du usain eta zapore nabarmenik.[2]
Etimologia: Stropharia terminoa, neskatoak bularra estutzeko erabiltzen zuten "estrofio" hitzetik dator, onddo hauen eraztunagatik edo eraztunaren arrastoengatik. Squamosa epitetoa latinetik dator, ezkatatsua esan nahi duen "squamosus" hitzetik. Bere oinaren dekorazioagatik.
Ez da jangarria.[3]
Nahastezina, bere itxurarengatik eta eraztunaren kokapenagatik.[4]
Udan eta udazkenean. Motzondo, enbor eta zur lurperatuetan.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Europa, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[6]