Sphagnurus paluster | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Lyophyllaceae |
Generoa | Sphagnurus |
Espeziea | Sphagnurus paluster V. Hofstetter et S. A. Redhead, 2014
|
Basionimoa | Agaricus paluster |
Sphagnurus paluster Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Tephrocybe genero guztian gertatzen den bezala, ez da pozoitsua, baina ez du balio gastronomikorik, normalean irin zapore gehiegi izaten dute.
Sinonimoak: Tephrocybe palustris, Lyophyllum palustre, Lyophyllum malaria, Collybia palustris.
Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, koniko-ganbiletik ganbil-kanpai itxurakora, gardentasunagatik ertza ildaskatua, erdian zilbor arin batekin. Azal higrofanoa, marroi argi kolorekoa edo grisaxkatik marroi-oliba kolorera doana, ertzetan argiagoa, adinean aurrera egin ahala koloregabetuz joaten da.
Orriak: Adnatuak edo erdi-dekurrenteak, zabalak, zuri-gris kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 4 eta 9 cm bitarteko garaierakoa, barnehutsa, hauskorra, pruinaduna goian, glabroa behean, oinarri zurixkan pixka bat loditua, kapelaren kolorekoa, baina pruina zurixkaz estalia.
Haragia: Zurixka, oso mehea, urria. Kedar usain desatsegina du eta irin zaharraren zaporea. Espora-jalkina zuria.[2]
Etimologia: Tephrocybe terminoa grekotik dator, errauts, esan nahi duen "tefrós" hitzetik eta orri, esan nahi duen "phyllón" hitzetik. Palustris epitetoa berriz latinetik dator, zingiratar, esan nahi duen "palustris" hitzetik. Bere habitatagatik.
Interes gastronomikorik gabea.
Tephrocybe mephitica delakoarekin nahas daiteke, honek kapela zuria du eta usain kirasduna.[3]
Ekaina-urria eta neguaren hasieran. Taldeka ateratzen da. Lurzoru heze, lohitsu eta goroldiotsuetan, zohikaztegietan eta era guztietako basoetan, hostogalkorretan batez ere.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]