Steccherinum ochraceum

Steccherinum ochraceum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaSteccherinaceae
GeneroaSteccherinum
Espeziea Steccherinum ochraceum
Gray, 1821
BasionimoaHydnum ochraceum

Steccherinum ochraceum Steccherinaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Hydnum ochraceum, Mycoleptodon ochraceum, Mycoleptodon gracilis.

Karpoforoa: Mintzezko-larrukara, borobildua, gero zabaldu-bateratua, edo goiko ertza estu inflexua, edo kaputxa itxuran, tomentuduna, zuria edo zurbila; beheko ertz zuriarekin, ilaunduna azpi-finbriatua.

Eztenak: Erregularrak, lesiniformeak, zuriak, luzangak, krema-okre kolorekoak edo okre antzekoak.

Haragia: Sendoa.[2]

Etimologia: Ochraceum epitetoa, bere koloreagatik du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso talde desberdinetako itxura antzekoa duten onddoak aurki ditzazkegu, identifikatzeko lupaz eta mikroskopioz ondo behatzea eskatzen dute. Steccherinum fimbriatum hurbileko espeziea da, baita Junghuhnia nitida ere.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan. Eroritako adarretan, edo zuhaitzean, koniferoetan eta hostozabaletan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 481 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Guia de Setas y Hongos de Navarra.
  4. Steccherinum ochraceum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]