Stropharia hornemannii

Stropharia hornemannii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaStropharia
Espeziea Stropharia hornemannii
BasionimoaAgaricus hornemannii
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Stropharia hornemannii Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.

Sinonimoak: Agaricus depilatus, Agaricus hornemnni, Stropharia depilata.

Kapela: 10 cm arteko diametrokoa, hemisferikotik lau-ganbilera, ertz flokosoa errezel partzialaren hondakinekin. Kapelaren azala leuna eta arre-laranja kolore eder batekoa.

Orriak: Adnatuak, gris-more kolorekoak, ertz zurixkarekin, zahartu ahala beltz bihurtzen dira.

Hanka: 10 cm arteko garaierakoa, zuri-horixka kolorekoa, furfurazeoa (zahi hautsa), espora-jalkinaren ondoren belztu egiten da eraztunetik gora eta azpitik ezkata zuri ugari izaten ditu

Haragia: Trinkoa, sendoa eta zurixka.[2]

Etimologia: Stropharia terminoa, neskatoek bularra estutzeko erabiltzen zuten "strofilo" hitzetik dator, onddo hauen eraztunagatik edo eraztunaren arrastoengatik. Hornemannii epitetoa, pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stropharia rugosoannulata delakoarekin nahas daiteke, honek ezkatak falta ditu oinean.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean. Bere generoko espezie arraroarena da. Koniferoen basoetan, lurrean belar edo goroldiotan bere kolorea nabarmenduz. Iberiar penintsulan urria, Europa iparraldean ugaria da.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Svalbard, Europa, Errusia, Kaukasia.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 250 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 99 or. ISBN 84-282-0541-X (T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Stropharia hornemannii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]