Stropharia pseudocyanea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Strophariaceae |
Generoa | Stropharia |
Espeziea | Stropharia pseudocyanea Morgan, 1908 |
Stroparia pseudocyanea Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Agaricus pseudocyaneus, Stropharia ochrocyanea
Kapela: 40 mm arteko diametrokoa, lehenengo ganbila, gero lau-ganbila edo zabaldua eta titi apur batekin; hasieran ertza inbolutua, gero zuzena, apendikulatua, soberakin gutxirekin, eta ildaskatu gabea gardentasunagatik, errezelaren hondar gutxirekin ertzean; kapelaren gainazala distiratsua, likatsua edo lubrifikatua eguraldi hezearekin, leuna, hori-berdexka kolorekoa, hori-okrea, orban urdinxkekin, azkenik hori-okre antzeko kolorekoa, berde-urdinxka koloreko tonu arinekin ertzerantz.
Orriak: Estu samarretik zabalera, zabalak, ez oso lodiak, adnatuak edo koska batez dekurrenteak, sabeldunak, lehenik arrosa-gris zurbil kolorekoa, gero purpura-arrosa kolorekoak eta azkenik purpura-marroi kolorekoak; ertz finbriatua eta zurixka.
Hanka: 60 mm inguruko garaierakoa eta 5 mm inguruko lodierakoa, zilindrikoa, flexuosoa, urdin zurbil kolorekoa edo urdin-berdexka zurbila, lihazki zurixka ez oso nabariekin; eraztun iheskor ebaneszente batekin, iheskorra.
Haragia: Lodia, zurixka, urdinxka kortexean, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Stropharia terminoa neskatoek bularra estutzeko erabiltzen zuten ”strofio” hitzetik dator, onddo hauen eraztunagatik edo eraztunaren arrastoengatik. Pseudocyanea epitetoa grekotik dator, ia esan nahi duen, “pseudo” hitzetik eta kolore urdin-berdexka esan nahi duen “kúavoc” hitzetik.
Ez da jangarria.[3]
Stropharia aeruginosa delakoarekin nahas daiteke, bereizteko zaila, ezaugarri mikroskopikoak aztertu ezean.
Abuztutik urrira. Saprofitoa, lurzoru aberats eta nitrogenatuetan, landare hondar ugari dagoen lekuetan, baita oso ongarritutako larreetan ere. Urria.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia, Zeelanda Berria.[4]